Ekainean behera egin du DSBEa jaso dutenen kopuruak

54.039 pertsonari eman diete laguntza, 27 gutxiagori; Lanbidek datozen hilabeteetarako espero du igoera

2020ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Ekainean 54.039 lagunek jaso zuten DSBE diru sarrerak bermatzeko laguntza Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, maiatzean baino 27k gutxiagok. Dena den, Lanbideko iturrien arabera, datuek ez dute joera bat erakusten: «Ondorioak datozen hilabeteetan igarriko ditugu, langabezia sariak-eta amaitzen direnean». Lurraldeka, Bizkaian daude prestazio hori jaso duten herritar gehien: 32.719 dira han, 12.949 Gipuzkoan eta 8.371 Araban. Datuak 2019ko ekainekoekin alderatuta, 337 herritar gehiagok jaso dute DSBEa aurten.

Dena den, laguntza jasotzen dutenak eta haiekin bizi direnak kontuan hartuz gero, onuradunen kopuruak gora egin du azken hilean (+133). Igoera, hala ere, maiatzean baino askoz txikiagoa da: 1.819 gehiago izan ziren orduan.

Ekainean laguntza eman dietenen %43,4 langabeak dira, lautik bat pentsiodunak, eta %18,7 dira DSBEa laneko irabazien gehigarri modura dutenak. Laguntza 693,73 euro eta 1.074,53 euro artekoa da, onuradunaren diru sarreren eta etxe berean bizi diren pertsonen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.