Txinak Wuhango itxialdia kenduko du apirilaren 8an

2020ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
PEKIN. Txinako Wuhan hiriko biztanleek hiritik kanpora irteteko aukera izango dute apirilaren 8tik aurrera. Txinako Gobernuak hirian ezarri zuen itxialdia bertan behera utziko du egun horretan. Han agertu ziren koronabirusak kutsatutako lehen gaixoak, eta, ordutik, COVID-19 gaitza munduko 194 herrialdetara hedatu da. Pekinek urtarrilaren 23an ezarri zuen konfinamendua hirian, eta hilabete beranduago lortu zuen birusaren hedatzea mugatzen hastea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.