Alderdia utzi dute hiru diputatu kontserbadorek 'brexit'-agatik

Bigarren galdeketa bat egin beharko litzatekeela uste dute, dimisioa eman zuten diputatu laboristek bezala

Anna Soubry diputatua, atzo emandako prentsaurrekoan. ANDY RAIN / EFE.
2019ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
LONDRES. Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren barne krisia gero eta ageriagoa da. Atzo hiru diputatuk dimisioa eman zuten argudiatuta brexit-aren inguruan gobernua egiten ari den kudeaketa «penagarria» dela. Heidi Allen, Anna Soubry eta Sarah Wollastonparlamentuko talde independentera pasatuko dira.

Aste honetan alderditik atera diren zortzi diputatu laboristekin batera osatuko dute taldea aurrerantzean. Guztiek «balio berak partekatzen» dituztela jakinarazi zuten alderdia utziko dutela jakinarazteko emandako prentsaurrekoan. Alderdia utzi duten diputatuek, bai kontserbadoreek eta bai laboristek, uste dute brexit-aren inguruko bigarren erreferendum bat egin beharko litzatekeela.

Theresa May lehen ministroak, bitartean, akordioa onartzeko ahaleginak egiten jarraitzen du. Bart Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidentearekin elkartzekoa zen, baina aurreratu zuen ez zuela espero urratsik egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.