Argentina eta Espainia, finalerdietara

Luis Scola, saskiratzear, atzo. EFE.
2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Argentina eta Espainia Txinako Munduko Txapelketako finalerdietarako sailkatu ziren atzo, Serbia (97-87) eta Polonia (90-78) kanporatuta, hurrenez hurren. Argentinarrek eta espainiarrek gaur jakingo dute noren aurka ariko diren finalerdietan. Aurrenekoek AEBen eta Frantziaren arteko final-laurdenaren irabazlea izango dute aurkari, eta bigarrenek Australiaren eta Txekiar Errepublikaren artekoarena. Estatubatuarrek eta frantziarrek 13:00etan jokatuko dute, eta australiarrek eta txekiarrek 15:00etan.

Argentinarren garaipenean erabakigarriak izan ziren Facundo Campazzo eta Luis Scola: aurrenekoak hemezortzi puntu sartu zituen, eta hamabi asistentzia eman; bigarrenak, berriz, 20 puntu lortu zituen. Serbian, berriz, apal aritu zen Nikola Jokic: hamasei puntu eta hamar errebote. Partida azken laurdenean erabaki zen, hirugarren laurdenaren amaieran puntu bakarragatik baitzen aurretik Argentina.

Estutasun gutxiago izan zituen Espainiak. Ricky Rubio izan zen onena: hemeretzi puntu, bederatzi asistentzia eta bost errebote. Rudy Fernandez eta Hernangomez anaiak ere nabarmendu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.