'The Man in the High Castle'

2019ko abenduaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sortzailea: Frank Spotnitz. Aktoreak: Alexa Davalos, Jason O'Mara, John Smith, Frances Turner, Cle Bennett. Herrialdea: AEB. Urtea: 2019. Non ikusi: Amazon Prime. Atal bakoitzaren iraupena: 60 minutu. Generoa: Zientzia fikzioa. Thrillerra.

Amaitu da AEBetako historia alternatiboa lau denboraldiz jorratu duen telesaila. Aliatuek Bigarren Mundu Gerra galdu ondoren Alemaniak eta Japoniak gobernaturiko etorkizun distopikoa esploratu duen saioa inoiz baino errealagoa bilakatu da agurreko ataletan. Izan ere, sortzaileek errealitatearen eta fikzioaren arteko paralelismoak indartu dituzte, faxismoaren egungo gorakadaren harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.