Errenteriako hiru gazteen zigorra berretsi dute

2018ko urriaren 9a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionaleko zigor aretoko 2. atalak Asier Petrirena, Ruben Iglesias eta Endika Etura Errenteriako gazteak eta Julen Prado Beasaingoa zigortu zituen ekainean, 2017ko martxoan Iruñean gertatutako istiluetan parte hartzea egotzita. Bi urtera zigortu zituzten, baina fiskalak helegitea aurkeztu, eta zazpi urteko zigorra eskatu zuen auzipetu bakoitzarentzat, leporatutako desordena publikoak Zigor Kodearen 573. artikuluaren arabera epaitu eta, beraz, delitu terroristatzat jo behar zirelakoan.

Apelazio aretoko epaimahaiak bat egin du zigor aretoko 2. atalekoarekin, eta lau gazteak «ETAren babesean» aritu izana baztertu du. Azaldu duenez, epaiketan ez zen frogatu gazteek «ETAren babes logistikorik» nahiz erakundearen agindurik jaso zutenik, ezta akusatuek ETAren izenean jardun nahi zutenik ere, eta elementu horiek beharrezkoak dira liskarrak terroristatzat jotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.