Nafarroak eta Testak 650 euroko muga adostu dute

2020ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Joan den astean jakin zenez, Testa Residencial funtsak 390 etxebizitza erosi zituenIruñean, orain arte babes ofizialekoak zirenak. Bizilagunak kalean geratzeko arriskuan ikusita, Nafarroako Gobernuak berandu izan baino lehen erantzun du. Atzo lortu zuen akordio bat Testarekin, eta, horri esker, etxebizitzen alokairua ezingo da izan 650 euro baino handiagoa, eta bizilagunek lehen jasotzen zuten diru laguntza jasoko dute aurrerantzean ere. Gobernuaren arabera, helburua da «laguntzak jasotzen dituzten familia horiek etxean bizitzen jarraitu ahal izatea». Akordioak, ordea, ez du guztiz konpontzen arazoa. Prezioa mugatu arren, alokairua nabarmen garestituko zaie bizilagunei —baliabide gutxi dituzte askok—; diru gehiago jarri beharko du gobernuak ere: urtean 100.000 euro inguru gehiago. Neurriak atzerako eragina izango du, 2020ko urtarrilaren 1etik indarrean balego bezala. Arrotxapea eta San Jorge auzoetan daude etxe gehienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.