Beti Onak-ek eta Bera Berak, irabazi; Zuazok, galdu

2022ko irailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ESKUBALOIA. Jardunaldi bete-betea izan zuten atzo Espainiako Ohorezko Mailan ari diren hiru euskal taldeek. Denetariko emaitzak izan zituzten ligako bigarren neurketan. Super Amara Bera Berak aise eskuratu zituen lehendabiziko bi puntuak, Granollersen etxean 22-33 nagusituta.

Gurpea Beti Onak-ek ere bide onetik segitzen du; izan ere, bigarren garaipena segidan kateatu zuen atzo Gijonen kantxan. Hori bai, lehia oso estua joan zen. Amaieran, nafarrek 20-21 irabazi zieten espainiarrei.

Zubileta Evolution Zuazok, berriz, puntu alerik gabe jarraitzen du. Bizkaitarrak Porriñoren aurka ezinean aritu ziren etxean, eta 28-31 galdu zuten.

Asobal ligan, bestalde, Anaitasuna bigarren garaipena erdiesten ahaleginduko da gaur, Sinfinen kantxan (12:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.