EBri 6.900 milioi euroren zergak jarri ahal izango dizkiote AEBek

Munduko Merkataritza Erakundeak hartu du erabakia, EBk Airbusi emandako legez kanpoko laguntzengatik

Airbus A380 hegazkin bat, Londresen, artxiboko argazkian. HANNAH MCKAY / EFE.
2019ko urriaren 3a
00:00
Entzun
GENEVA. Donald Trump AEBetako presidentearen muga zergen zaparrada badator Europako Batasunera. Oraingoan, gainera, MME Munduko Merkataritza Elkartearen baimena izango du Trumpek. Airbus auziaren harira, izan ere, EBri 6.900 milioi euro arteko muga zergak jartzeko erabakia hartu du MMEk. Haren arabera, EBk legez kanpoko laguntzak eman zizkion Airbus konpainiari A350 eta A380 hegazkinak egin zitzan, eta kalte zuzenekoa eragin zion lehiakide nagusiari, Boeing estatubatuarrari. Aspaldiko kontua da: 2006an jarri zuen salaketaAEBetako Gobernuak.

Atzo egin zuten ofizial erabakia; ondorioz, EBko produktuen inportazioei 6.900 milioi euroren tarifak ezartzeko aukera izango dute AEBek, hori delakoan Airbusen laguntza publikoek Boeingi egin zioten kaltea.

Boeingek ere laguntza publikoak jaso zituen AEBetako Gobernuaren aldetik. Kasu hori ere MMEn dago, eta ebazpena, EBren aldekoa, datorren udaberrirako espero da. Atzo, irtenbide adostu baten alde mintzatu ziren Frantziako agintariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.