Indiak 1.300 milioi biztanleren itxiera ezarri du 21 egunez

Autobus bat Guwahatin, atzo. STR / EFE.
2020ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
NEW DELHI. Indiak hiru asteko konfinamendua jarri du indarrean gauerdian, koronabirusa heda ez dadin. Itxialdiak 1.300 milioi herritarri eragingo die. «Ahaztu zaitezte hurrengo 21 egunetan etxetik irteteaz», adierazi zuen atzo Narendra Modi presidenteak. Herritarrei «India salbatu» dezatela eskatu zien. «21 egun asko dela pentsa daiteke, baina mundu guztia babestuta egongo dela bermatzeko bide bakarra da», gaineratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.