Mercedes beste astebetez egongo da irekita

2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Mercedesek semieroaleak lortu ditu bere furgoneten galga sistemetarako, eta, horri esker, beste aste baterako produkzioa bermatu du. Astelehenetik ostiralera lan egingo dute Gasteizko lantegian. Gainera, nahiko txip badituztenez, gaueko txandan beste ordubetez egingo dute lan. Abuztuaren 30etik iragan astelehenera arte itxita izan da Gasteizko fabrika, semieroaleak falta zirelako, eta asteartean ekin zioten berriro ekoizpenari.

Tarte horretan aldi baterako enplegu erregulazioko hamabi egun erabili dituzte Mecedesko 5.000 langileek. Antzeko neurriak hartu behar izan dituzte haren hornitzaileek. Haien artean dago Gestamp; AbadiƱoko lantegiko ekoizpenaren hiru laurden inguru Mercedesera doa, eta hura geratuta egon denez, aldi baterako erregulazioan izango dira Gestampeko langileak ere.

Semieroaleen edo txipen eskasiak milioika ibilgailuren ekoizpena atzeratu du Europan, eta ez da berehalakoan konponduko. Europako Batzordeak iragarri du hornikuntza normalik ez dela izango gutxienez 2023. urtera arte. Gaur egun, txip gehienak Txinan eta Taiwanen egiten dira, baina ekoizpenaren zati bat Europara ekartzea da Bruselaren helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.