Araskik galdu egin du Perfumerias liderraren aurka

2020ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Espainiako Ohorezko Mailako 22. jardunaldiko partidak jokatu dituzte euskal taldeek asteburu honetan. Araskik eta Lointek Gernikak atzo jokatu zuten. Arabarrek zinez partida zaila zuten, Perfumerias Avenida liderra hartu baitzuten etxean. Ongi eutsi zieten lehen bi laurdenetan, 16-17 eta 25-32, baina bigarren zatian espainiarrak erraz gailendu ziren (42-60).

Bizkaitarrek, ordea, astindu handia eman zioten Ensinori, haren etxean (47-72). Lehen laurdenean sei puntuko aldea ireki zuen Gernikak, 16-22, eta bigarrenean 6-14ko partzial batekin ihes egin zuen markagailuan. Ensino seigarren sailkatua da, baina atzo oso handia izan zen bi taldeen arteko aldea. Gernika bigarrena da. Araskik eta Gernikak derbia dute hurrengo jardunaldian. IDK Euskotrenek, berriz, herenegun gauean irabazi egin zion Campus Prometeri (69-77).

Gaur, Bilbo Basketek jokatuko du, Betisen kantxan (17:00). Alex Bouteille joan ondorengo lehen partida izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.