MADRIL. PSOEk iragarri zuen Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Espainiako Lege Organikoa aldatzea proposatuko duela Espainiako Kongresuan, eta horretarako lanean ari da alderdia. Afera Unidas Podemosekin negoziatzen ari dira, Felix Bolaños Presidentetza ministroak atzo jakinarazi zuenez. Ione Belarra Eskubide Sozialen eta 2030erako Agendaren ministro eta Podemoseko idazkari nagusia, baina, kritiko agertu zen sozialisten jarrerarekin.
Bolañosen esanetan, PSOE eta Unidas Podemos ados daude soilik baietz da baietz legearen balizko aldaketak izan beharko lituzkeen bi oinarrietan: «baimena legearen erdigunean jartzea» eta zigor murrizketak etetea. Hala, azaldu zuen talde teknikoak lanean ari direla araudia ikuspegi juridikotik «akasgabea» izan dadin.
Belarrak ere adierazi zuen bi aldeak ari direla lanean. Halere, uste du PPk eta «eskuin judizial eta mediatikoak» eragindako presioa dela PSOE aldaketa bat proposatzera behartu duena. Haren hitzetan, zenbait epaileren jarrera matxista da arazoa.
'Soilik baietz da baietz' legea aldatzeko negoziatzen ari dira
Bolañosek esan du PSOE eta UP ados daudela oinarrien inguruan. Belarrak eskuinaren presioak kritikatu ditu

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu