Europako funtsen banaketan hitza izango du Lakuak

Urkullu eta Calviño. DAVID AGUILAR / EFE.
2023ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa Ajuriaenean elkartu ziren atzo, eta adostu zuten Gasteizko gobernuak erabakiko duela Autonomia Erkidegoen Jasangarritasun Funtsaren bidez zer proiektu finantzatuko dituen —20.000 milioi euro guztira—. Bilera «guztiz pozgarria» izan zela adierazi zuten biek, eta gobernu bien arteko lerrokatzea «guztizkoa» dela gehitu zuten. Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Urkulluri adierazi dio Madrilek konpromisoa duela hidrogeno berdearen euskal proiektuen inguruan, eta aitortu du Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak «indarra» dutelaarlo horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.