Atarikoa «partida ezberdina» izango dela nabarmendu dute

Artola-Imazek bitan irabazi diete Olaizola-Urrutikoetxeari ligaxkan, baina bi bikoteek garrantzia kendu diote horri

Imaz, Artola, Olaizola II.a eta Urrutikoetxea, atzo, aukeraketan. IÑIGO URIZ / FOKU.
2020ko otsailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Iñaki Artolak eta Ander Imazek, eta Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak Binakako Txapelketako lehen atarikoa jokatuko dute, etzi, Iruñeko Labrit pilotalekuan (17:30, ETB1). Binakakoan elkarren aurka ariko diren hirugarren aldia izango da. Aurreko bietan, Artola-Imazek irabazi zuten, nagusitasunez, gainera: 22-13 eta 22-9. Argi dago neurria hartua dietela. Hala ere, atzo egindako pilota aukeraketan bi bikoteek nabarmendu zuten larunbateko atarikoa «partida ezberdina» izango dela.

Bi bikoteen arabera, kale edo baleko neurketa izateak eta bikote bakoitzaren sasoiak egingo dute ezberdin norgehiagoka. Eta azken horretan aldaketa nabarmena egon da. Izan ere, aste askoan eskas aritu ondoren, gorakada handia izan dute Olaizola II.a-Urrutikoetxeak: irabazi egin dituzte elkarrekin jokatu dituzten azken hiru partidak. «Garairik onenean gaude», esan zuen atzo Olaizola II.ak. Iritzi berekoa da Artola. «Behetik gora egin dute, eta 2016an txapela irabazi zuen bikotearen antz handiagoa dute». Artola-Imazek, ordea, gorabehera handirik ez dute izan, eta horri heldu nahi diote. Aurrelari alegiarra osatuta dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.