Emakumea ardatz Opus Liricaren VIII. denboraldian

2022ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
MUSIKA. Opus Liricaren Donostiako VIII. denboraldi liriko berriak bi opera ekoitziko ditu, eta antolatzaileek nabarmendu dute horien protagonista emakumea izango dela: «Emakumearengan azentua jartzen dute, bi operen bilbearen subjektu aktibo gisa». Lehena Henry Purcellen Didoeta Eneas izango da, traizio eta inbidiaren bueltan, eta bigarrena, berriz, Leoncavalloren Pagliacci, zeinak, jelosiaren mozorroz, matxismoa azalaraziko duen. Hala, antolatzaileen arabera, genero indarkeriaren gaineko eztabaidan eragin nahi du denboraldiak, besteak beste.

Dido eta Eneas abenduaren 3an eta 4an egingo dute, Viktoria Eugenia antzokian; eta bezperan, ostiralez, Opera Txiki matinea eskainiko dute, Promusika elkartearekin elkarlanean. Otsailean helduko da gero Pagliacci opera; hilaren 17an eta 18an erakutsiko dute, Kursaalean, eta familiei zuzendutako saioa izango da biharamunean.

Proiektu berri bat ere jarri dute martxan zortzigarren denboraldiarekin batera: nazioarteko opera eta zarzuela lehiaketa. Abuztuaren 9tik 12ra egingo dute, Zorroagan; ez da adin mugarik egongo, eta operaren munduko aditu ugari egongo dira epaile lanetan azken egunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.