Yessai Karapetian Gasteizko Jazzaldian ariko da

Yessai Karapetian. GASTEIZKO JAZZALDIA.
2022ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
MUSIKA. Uztailean egingo da Gasteizko 45. Jazzaldia, eta, antolatzaileek atzo jakinarazi zutenez, Yessai Karapetian pianista eta konpositore armeniarra (Yerevan, 1993) bertan izango da.

Jazz munduan ibilbide oparoa du Karapetianek. Parisko goi mailako kontserbatorioan graduatu ondoren, beka bat lortu zuen Berklee College of Music unibertsitatean. Bide horretan, hainbat sari irabazitakoa ere bada. 2020an bi Down Beat Student Music Award sari eskuratu zituen: jazz bakarlari onenaren saria eta jatorrizko konposizio onenaren saria. Eta, azkena, aurten, Letter One Rising Star Jazz Award saria. Egun Frantzian bizi den arren, Karapetianek tinko eusten die Armeniako sustraiei, eta, bere musikaren bitartez, herrialde horretako folkaren, Frantziako ukitu elektronikoaren eta jazz inprobisatuaren arteko zubiak eraikitzea lortu du.

Jazzaldiaren antolatzaileek jakinarazi dute laster xehetasun gehiago emango dituztela datei eta egitarauari buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.