Amazon, gune logistikoa zabaltzear

2019ko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TRAPAGARAN. Hilabete batzuetan Lezamako behin-behineko biltegian jardun ostean, AEBetako Amazon plataforma ezagunak jakinarazi du datozen egunetan Trapagaranen (Bizkaia) biltegi bat zabalduko duela, Bilbo eta haren ingurua hornitzeko xedez. 8.000 metro koadro hartuko ditu, eta Babcock &Wilcoxenak ziren lurretan egongo da; bertan 50 pertsona ariko dira lanean.

Banaketa lanak, berriz, bi enpresatako 60 beharginek egingo dituztela azaldu du Amazonek. «Poz-pozik gaude Trapagarango geltoki logistikoaren zabalerarekin. 20 urteko esperientziarekin batera, aurrerapen teknologikoek eta inbertsioek ahalmen eta malgutasun handiagoa ekarriko dute gure banaketa sarera, eta gailuak inoiz baino bizkorrago eman ahal izango ditugu eskura», azaldu du Amazon Logisticsen Europako zuzendariorde John Tagawak.

Trapagarango jarduneko alkateak nabarmendu du Amazonen plantaren jarduerak enplegu aukera eta diru sarrera berriak ekarriko dizkiola udalari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.