Altsasuko zazpi gazteetatik biri hirugarren gradua eman diete

Iñaki Abadi eta Aratz Urrizolari aldatu diete gradua; hainbat iturriren arabera, baliteke etzi itzultzea herrira.

2019ko abenduaren 18a
00:00
Entzun
MADRIL. Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernan 2016ko urrian izandako liskarrengatik zigortutako gazteetako biri hirugarren gradua ezarriko diete, hainbat hedabidek atzo iluntzean jakinarazi zutenez. Iñaki Abadi eta Aratz Urrizolari aldatuko diete gradua; hain justu, espetxe zigor txikiena betetzen ari diren biei: hiru urte eta erdiko kondena jarri zioten Abadi, eta lau urte eta bi hilabetekoa Urrizolari. Ia bi urte daramate kartzelan; egun Zaballan daude (Araba). Beste bost gazteak7,5 eta 9,5 urte arteko zigorrak betetzen ari dira.

Espetxetik atera ahal izatea dakar hirugarren graduak, baina ikusteko dago nola aplikatzen zaien Abadi eta Urrizolari. Izan ere, komunikabide batzuen arabera, ahoz jaso dute gazteek jakinarazpena, eta, gradu aldaketarekin batera, adierazi diete agian ostiralean atera ahal izango direla kartzelatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.