Israelek Siriara jaurtitako misilek lau lagun hil dituzte

Misil bat, Damasko gainean. Y.B. / EFE.
2021eko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
DAMASKO. Israelgo armadako hegazkinek hainbat misil jaurti zituzten Damasko eta Homs hirietatik gertu (Siria), ostegun gauean. Horiekin Hezbollah erakunde armatu xiitako lau miliziano hil zituzten, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak argitaratu duenez —Londresen du egoitza—.

Erasoak, Siriako Gobernuaren haserrea ez ezik, Libanoko presidente Michel Aounena ere eragin zuen. Izan ere, hegazkinek Libanoko aire espazioa zeharkatu zuten, Siriara iristeko. Aounen esanetan, maniobra horrek «Libanoren subiranotasuna» eta NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren 1701. ebazpena urratu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.