Koronabirusa

Erregaiek eta argindarrak -%0,8ra jaitsi dute inflazioa

2020ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
DONOSTIA. INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, inflazioak beheranzko joerari eusten dio Hego Euskal Herrian. Konfinamenduak piztutako krisi ekonomikoak hainbat produkturen eta zerbitzuren kontsumoa apaldu du, eta harekin batera behera egin dute prezioek. Eragin nagusia erregaietan eta argindarrean ikusi da.

Horrela, garraio atalean prezioak %0,6 txikitu ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %0,7 Nafarroan. Azken urtean, berriz, jaitsiera %8,5ekoa da Nafarroan, eta %7,6koa beste hiru lurraldeetan. Gasolindegietan nabarmen ikusi da merkatze hori, azken urteotako preziorik txikiena izan baitute erregaiek. Leku batzuetan eurotik behera ordaindu dute gasolioa. Edonola ere, azken astean berriro garestitu da, ekoizleek murrizketekin jarraituko dutela iragarri ondoren.

Inflazioari tira egiten dion atala elikagaiena da. Duela urtebete baino ia %4 garestiago daude, baina maiatzean oso aldaketa txikia izan da: %0,2 garestitu da EAEn, eta %0,1 merkatu, berriz, Nafarroan. Maiatzean, fruitu freskoak garestitu dira gehien(+%6,3), eta, haren ondotik, patatak (+%3,2). Arraina %6 baino gehiago merkatu da, eta hala egin dute haragiek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.