NBEren arabera, Sirian zibilei eraso egiten die Errusiak

Txosten batean nabarmendu du badirudiela gatazka handitu eta zakartu egingo dela aurrerantzean

2022ko irailaren 15a
00:00
Entzun
GENEVA. Errusiak oraindik ere modu aktiboan dihardu Siriako Gobernuari laguntzen eta, horretarako, aire erasoen bidez zibilak hiltzen. Besteak beste, hori nabarmendu dute NBE Nazio Batuen Erakundearen Siriarako ikerketa taldearen azken txostenean.

Atzo kaleratu zuten, eta NBEren Giza Eskubideen Batzordean eztabaidagai izango dute. Lan horretan zehaztu dute zibilei baliabide batzuetarako sarbidea ukatzea izan zela bonbardaketa batzuen helburua; adibide gisa jarri dute orain gutxi 20.000 pertsona urez hornitzen zituen ur biltegi bati egindako erasoa. Errusiaren esku hartzearekin lotuta, txostenean adierazi dute aurten jakin dutela 2018an Errusiak irekitako korridore humanitario batetik ateratako dozenaka pertsona hiltzat jo dituztela.

Aurtengo urtearen lehen erdia aztertu du NBEren taldeak, eta salatu du, gainera, atzerriko beste eragile batzuek ere jarraitzen dutela Sirian operazioak egiten; hala nola AEBek, Turkiak, Israelek, eta Iranek lagundutako indar batzuek. «Siriarrak bizi dira gatazka luze batek eragindako hondakinen artean», azpimarratu zuen atzo prentsa agerraldi batean Paulo Pinheiro NBEren taldearen presidenteak. Hark dio badirudiela gatazka zakartu eta handitu egingo dela aurrerantzean, eta horren berri ematen dute iparraldean hilotan areagotutako borrokek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.