Sadiq, Realak inoiz fitxaturiko jokalaririk garestiena

FUTBOLA. Azkenean, bai. Sadiq Umarrek Realean jokatuko du. Talde txuri-urdinak atzo baieztatu zuen, merkatua zabalik zegoen azken egunean, Nigeriako aurrelaria fitxatua zuela.. 2027-2028ko denboraldira arte fitxatu du. Talde txuri-urdinak inoiz egindako fitxaketarik garestiena da. 20 milioi euro ordaindu dizkio Almeriari, eta, helburu batzuk betez gero, beste bost izango dira. Gainera, Espainiako taldeak portzentaje bat jasoko du, Realak aurrelaria saltzen badu eto
kizunean.
Sadiqen ezaugarri nagusia gol sena da. Almerian jokatu dituen azken bi denboraldietan, adibidez, 41 gol sartu ditu. Jokalaria pozik zegoen bere aurkezpenean: « Beste eskaintza batzuk nituen, baina Reala aukeratu dut Espainiako Ligako talderik indartsuenetakoa delako, eta onena zelako niretzat». Argi utzi zuen ez datorrela Isak ordezkatzera. «Jokalari handia da, eta gauzak oso egin ditu. Baina ni Reala eta neure burua ordezkatzera nator hona».
Bestalde Osasunan arituko da utzita denboraldi honetan Abde Ezzalzouli Bartzelonako jokalaria.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.