Baskoniak Joventut izango du aurkari kanporaketetan
SASKIBALOIA. Baskoniak 70-75 irabazi zion atzo Gironari, eta bigarren amaitu du ACBko liga erregularra. Hala, Joventut izango du aurkari titulurako final-laurdenetako kanporaketan. Larunbatean jokatuko dute lehen norgehiagoka Buesa Arenan (18:30); bigarrena berriz, Badalonan, asteartean (21:00). Hirugarrena beharko balitz Gasteizen jokatuko da.
Bestalde, IDK-k taldean jarraituko ez duten jokalarien zerrenda eman zuen jakitera atzo. Datorren denboraldian ez dute Donostian jokatuko Mariam Coulibalyk, Natalia Rodriguezek, Joy Adamsek, Claudia Cuicek, Paula Estebak, Cristina Sorianok eta Alima Dembelek.
Itziar Ariztimuñok kapitainak, berriz, beste urtebetez jarraituko du Lointek Gernikak. Gauza bera egingo du Araskin Natalie Van den Adelek. Biak pozik agertu ziren berritzearekin.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.