Lan erreforma: aurrerantzean, bilerak egunero

2021eko abenduaren 11
00:00
Entzun
MADRIL. Hiru aste baino gutxiago falta dira lan erreformaren inguruko negoziazioak amaitzeko. Europako Batzordeak esan zuen urtea amaitu aurretik nahi zuela erreforma indarrean, eta horren menpe zegoela Espainiak NG funtsen beste zati bat jasotzea. Epeak «gutxi gorabeherakoak» direla zehaztu zuen atzo Bruselak, baina Espainiako Gobernuak hitzeman du epea beteko duela, eta erreforma izango dela, sindikatuen eta patronalaren onespenarekin ala onespenik gabe.

Atzo izan zuten beste bilera bat hiru aldeek, eta horretan erabaki zuten aurrerantzean astean bi aldiz ez, egunero elkartuko direla, astelehenetik ostiralera. Aldi baterako kontratazioa gutxitzeko neurriak dira orain eztabaida nagusia. Gobernuak proposatu du lan karga bereziko egunetarako gordetzea, eta soilik 90 egunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.