Koronabirusa

Gaitza berriz sartu da zahar etxeetara

2021eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
ERMUA. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek jakinarazi dutenez, gaitzaren agerraldiak atzeman dituzte adinekoen egoitzetan. Araban, bost positibo eta hildako bat izan dira; Bizkaian, 25 kasu eta heriotza bat zenbatu dituzte; eta Gipuzkoan, zazpi kasu positibo atzeman dituzte.

Ermuko (Bizkaia) Abeletxe zentroan atzeman dute agerraldirik handiena: egoiliar bat hil da, eta beste 25 erabiltzailek eman dute positibo. Kutsatutako egoiliarretako bat ospitaleratu egin dute, baina egonkor dago. Positibo eman duten gainerako egoiliarrak bi solairutan bakartuta dauzkate, ondo daude, eta txertoaren hirugarren dosia hartua dute. Agerraldiaren ondorioz, egoitzako bisitak bertan behera utzi dituzte, eta komunikazio sistema telematikoa jarri dute martxan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.