Autonomoei diru sarreren estimazio bat eskatuko zaie

2022ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
MADRIL. Langile autonomoek zenbat irabaziko duten aurreratu beharko diote Gizarte Segurantzari sisteman izena ematen dutenean. Espainiako Gobernuak modu horretan erraztu nahi du norberaren konturako langileen kotizazio sistema berria martxan jartzea. Autonomoek diru sarreren arabera kotizatzen hasi aurreko lehen urratsa litzateke, proposamen berria onartu artekoa.

Izan ere, sistema berriaren xehetasunak negoziatzen jarraitzen dute oraindik Madrilek eta autonomoen elkarteek, bi hilabetez etenda izan ondoren. Eta, hain zuzen ere, oztopo nagusia hori da: langile bakoitzaren etekinak nola kalkulatuko diren zehaztea. Diru sarreren estimazioak, bada, erraztu egingo luke kalkulu hori, Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroaren arabera.

Sistema berria noiz ezarriko duten ez dago argi, halere. Hasiera batean urtarrilerako nahi zuten, eta hala hitzartu zuen gobernuak Bruselarekin ere. Baina horretarako ekaina amaitu aurretik onartuko beharko dute proposamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.