Bi garaipen eta bi porrot Europan euskal taldeentzat

Markus Howard. BASKONIA.
2022ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Lau euskal talde lehiatu ziren atzo Europan: Baskonia, Bilbo Basket, Gernika eta IDK. Bada, bi porrot eta bi garaipen pilatu zituzten. Baskoniak geraezin segitzen du: atzo ere garaipena lortu zuen Euroligan. Ez zen nolanahiko garaipena izan, 78-83 irabazi baitzuen Anadolu Efesen pabiloian. Turkiarrak Euroligako egungo txapeldunak dira. Atzokoarekin zortzi garaipen ditu Joan PeƱarroyaren taldeak. Turkian jokatu zuen Bilbo Basketek ere, Txapeldunen Ligan. Nagusitasunez irabazi zion Bahcesehir taldeari: 62-90. Hala, lehen tokian amaitu du bere multzoa, eta zuzenean sailkatu da final-zortzirenetarako.

IDK-k eta Gernikak, berriz, galdu egin zuten Eurokopan. Bizkaitarrek hamabi punturen aldearekin galdu zuten Estudiantesen kontra: 63-51. Baina, ozta-ozta bada ere, multzoko bigarren dira, eta zuzenean sailkatu dira hurrengo faserako. Gipuzkoarrek, berriz, 67-73 galdu zuten Montpellierren kontra, eta txapelketatik kanpo geratu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.