Miribillak ia gainezka egin du Gernika ikusteko

Belen Arrojo. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2020ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Lointek Gernika Bizkaiak partida irabazteaz gain beste helburu bat zuen atzoko partidan, emakumezkoen euskal talde batek inoiz izan duen ikusle kopururik handiena biltzea baitzuen helburu, Bilboko Miribillan. Bada, helburu bikoitza bete zuen: 5.562 ikusle bildu zituen, eta erraz irabazi zion Mann Filter taldeari, 78-58, Espainiako Ohorezko Mailako hamabosgarren jardunaldian. Haien ondotik jokatu zuen Bilbo Basketek ACB ligako partida, Estudiantesen aurka, eta Bizkaiko saskibaloiaren festa borobildu zuen (87-80).

Ohorezko Mailako beste bi euskal taldeek ere atzo jokatutuzten haien partidak. RPK Araski arabarrek mendean hartu zuten Cadi la Seu, 64-59. IDK Gipuzkoak, berriz, 80-72 irabazi zion Al-Qazeresi. ACB ligan, gaur ariko da Baskonia, 12:30an, Manresaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.