Eibarrek eta Amorebietak irabazi egin dute

2022ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Lehen Mailatik gertuago dago Eibar. Atzo 2-3 irabazi zuen Leganesen. Lehen zatian 0-2 aurreratu ostean, bigarrenaren hasieran etxekoek berdindu egin zuten. Gipuzkoarrek, halere, hirugarrena egin zuten. Eibar bigarren dago, 77punturekin.

Amorebietak, berriz, mailari eusteko aukerekin segitzen du. Atzo 1-0 irabazi zion Huescari Lezaman, Gorka Guruzetak56. minutuan sartutako golari esker. 40 punturekin Reala B-rekin berdinduta dago, eta gaur Sportingek eta Malagak egin dutenaren zain, bi puntura dute salbazioa bi euskal taldeek.

Emakumezkoen liga, berriz, gaur amaituko da. Realak Txapeldunen Ligarako sailkapena zaleekin ospatuko du, Anoetan (12:00). Aurrean Alaves izango du. Arabarrek aise bete dute mailari eusteko xedea. Ordu berean Athleticek Sevilla hartuko du Lezaman. Vanesa Gimberten eta Erika Vazquezen agurra izango da. Eibar, berriz,iragan asteburuan jaitsi zen mailaz, eta 11:30ean Valentziaren aurka jokatuko du Umben.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.