Hamabi urteko zigorra, gizon bat hiltzeagatik

2023ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SANTURTZI. 2021eko apirilean Santurtzin (Bizkaia) 51 urteko gizon bat hil zuela onartu du 19 urteko gazte batek: hamabi urte eta erdiko zigorra ezarri diote. Adin bereko bertze gazte bat, berriz, zazpi urtera kondenatu dute, konplize izateagatik. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak bi gazteen kontrako epaia eman zuen atzo; haren arabera, adingabe batek lagundu zituen bi gazteok, eta gainera, 30 euro ebatsi zizkioten biktimari.

Fiskaltzak adierazi duenez, 2021eko apirilaren 1ean akusatutako bi gazteak eta adingabe bat «azpilanean aritu ziren» egun batzuk lehenago Santurtziko parkean, «oso mozkorra» zegoen gizon bat lokalizatzeko. Helburua «irabazi ekonomiko bidegabe bat» lortzea zen. «Modu koordinatuan» gizona jipoitu zuten, eta biktima ihes egiten saiatu bazen ere, sastakatu zuten, eta hil egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.