Koronabirusak 106 lagun hil ditu jada Txinan

2020ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
PEKIN. Handituz doa koronabirusak Txinan hil dituenen kopurua, eta 106 pertsona dira dagoenekoz. Kutsatutakoak, berriz,4.515 lagun dira. Hubei probintzian atzeman dituzte kasurik gehienak, eta Txinako Gobernuak jakinarazi du 6.000 mediku bidali dituela Wuhan hiriburura; hango arrain eta itsaski merkatu batean du jatorria gaitzak.

Koronabirus horri aurka egiteko txertoa garatzen hasi dira jada, eta berrogei egunean probekin hastea espero dute zientzialariek. Bitartean, baina, hedatuz doa gaixotasuna, etagero eta kasu gehiagoren berri ari dira ematen Txinatik kanpo. Horri helduz, herrialdeek neurriak hartzeari ekin diote, eta hainbatek Txinan dauden herritarrak handik atera eta aberriratzeko prozesua martxan jarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.