LGTBI zerbitzu publikoen aldeko manifestazioa

Iruñeko manifestazioa. I. URIZ / FOKU.
2023ko otsailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. LGTBIkolektiboek manifestazioa egin zuten atzo iluntzean Iruñean, Kattalingune LGTBI zerbitzu publikoan egin dituzten murrizketak kritikatzeko. Manifestariek salatu zutenez, aurrekontua eta lantaldea zeharo murriztu ditu Nafarroako Gobernuak: «Orain arte eskaintzen zen zerbitzuaren kalitatea apaltzea eta Nafarroa osoko arreta desegitea ekarri du horrek». Zehazki, kritikatu zuten Kattalingune zerbitzuan 43.000 euroko murrizketa ezartzeaz gain langileak kaleratu dituztela eta Nafarroako landa eremua arretarik gabe utzi dutela, alternatibarik eskaini gabe. Gainera, esan zuten erabaki horiek guztiak «LGTBI+ kolektiboari eta profesionalei bizkarra emanda» hartu dituela Nafarroako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.