Marokoko Poliziak Rifeko protestetan zauritutako gazte amazig bat hil da

Al-Hoceima hirian uztailaren 20an izandako protesten irudia. STRINGER / EFE.
2017ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
AL-HOCEIMA. Imad Attabi 24 urteko gazte amaziga hil zen atzo. Al-Hoceima hirian uztailaren 20an izandako protestetan zauritu zuten, eta 19 egun zeramatzan koman. Marokok debekatu egin zuen protesta, baina gazteak kalera atera ziren, poliziek manifestazioak eragozteko indarkeria baliatu zuten arren; tartean, negar-gas bonbak bota zituzten. Gaztea larri zauritu zuten. Rifeko protestak duela zortzi hilabete piztu ziren, beste gazte baten heriotzaren ostean; bazterketa historikoa salatzen dute. Bestalde, Marokoko oposizioko alderdi nagusiko liderrak, Ilyas al-Omarik, dimisioa eman du. Rifeko protesta mugimendua gelditzeko gai ez izanagatik utzi du kargua.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.