Bengoetxea VI.ak irabazi egin dio Retegi Bi-ri (22-16)

2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
PILOTA. Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetan da Oinatz Bengoetxea, atzo Julen Retegiri 22-16 irabazi eta gero. Bengoetxea VI.ak hasieratik hartu zuen partidaren aginte makila, eta garaipena lortzeko erabakigarria izan zen errenta lortu zuen: 9-0. Bazirudien azkar erabakiko zela partida, eta Bengoetxeak aise lortuko zuela garaipena. 11 tantoko aldea izatera ailegatu zen 5-16. Satamanoarekin bikain ari zen Leitzako aurrelaria.

Norgehiagoka ia galduta zuela ikusita, arriskatzen hasi zen Retegi Bi. Oldarkorrago jo zuen pilota, eta pixkanaka aldea jaten joan zitzaion Bengoetxeari. Bosta tantora jarri zen: 19-14. Bengoetxea partida ixten ahalegindu zen, baina ez zuela lortzen ikusita txakaladi txiki bat izan zuen. Azkenean, ordea, 22-16 gailendu zen. Bengoetxeak datorren igandean jokatuko du final-laurdenetako partida, Mikel Urrutikoetxearen aurka, Bilbon

Gaur, berriz, Eibarko Astelenan Victor eta Irribarria ariko dira nor baino nor gehiago. Irribarria da faborito apustuetan, baina ezustea emateko prest dago Victor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.