Denz bigarrenez nagusitu da Giroan, eta Armirail lider jarri da

Alemaniarrak berriro hartu die aurre iheskideei. Tropela 21.11ra iritsi da, eta okzitaniarrak jantzi du maglia arrosa

2023ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Nico Denz alemaniarra (Bora) bigarrenez nagusitu zen Italiako Giroan atzo, hamalaugarren etapan. Hamabigarrenean egin bezala, eguneko ihesaldian sartu zen, eta azkarrena izan zen esprintean. Derek Gee (Israel) sailkatu zen haren atzetik. Australiarra hirugarrenez sailkatu da bigarren ekitaldi honetan.

Etapak beste protagonista bat izan zuen: Bruno Armirail okzitaniarra (Groupama). Eguneko ihesaldian sartu zen, eta Denzengandik 53 segundora iritsi zen helmugara. Baina tropelak lasai hartu zuen egitekoa, eta Armirailengandik 20.44ra iritsi zen. Hura Geraint Thomasengandik (Ineos) 18.37ra zegoenez, liderraren maglia arrosa jantzi zuen. 1.41 ateratzen dio Thomasi, eta 1.43 Primoz Roglici (Jumbo).

Ikusteko dago gaur lidergoari eutsiko dion. Mendiko etapa jokatuko dute Seregno eta Bergamo artean: 191 kilometro. Lehen Mailako mendate bat eta Bigarren Mailako hiru igoko dituzte; horietatik azkena, helmugatik 30 kilometrora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.