Igoa nagusitu da Aramaion, azken final-laurdenean

2019ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA. Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken final-laurdena jokatu zuten atzo, Aramaion, Andere Arriolabengoak, Beñat Garaiok, Manu Bendalak, Peru Abarrategik, Unai Andak eta Xabi Igoak. Sei bertsolarietatik Igoak lortu zuen puntu gehien 237,5, eta haren atzetik sailkatu ziren Arriolabengoa (231), Abarrategi (224,5), Garaio (211,5), Anda (204) eta Bendala (203).

Hemezortzi bertsolari aritu dira kantuan lehen fasean, eta, hiru final-laurdenak aintzat hartuta, hauek dira hurrengo fasera igaro diren hamabiak: Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Xabier Igoa, Aroa Arrizurieta, Andere Arriolabengoa, Paula Amilburu, Peru Abarrategi, Rikardo Gonzalez de Durana, Aitor Ugarte, Serapio Lopez eta Beñat Garaio.

Legution (martxoak 9) eta Dulantzin (martxoak 16) jokatuko dira finalerdiak, eta saio horietako sailkapenaren arabera jakingo da zein sei bertsolari ariko diren kantuan Gasteizko finalean, martxoaren 30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.