1,56

2015eko martxoaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
APOTZAGARAKO ZEMENTUA

Luiziak izan zirenean, zementua erabili behar izan zuten Apotzagako tunelean, lurrari egonkortasuna emate aldera. Diputazioaren arabera, baina, azken ordainketan ia bikoiztu egin zen kontzeptu horregatik enpresei ordaindutako diru kopurua. Gezurtzat jo dute agirietako kopurua: «Ez du zentzurik: esan nahiko luke dena zementuz betea dagoela».

Non dago diferentzia? Enpresa eraikitzaileek adierazi zuten Apotzagako lurrak egonkortzeko 2.100 tona zementu erabili behar izan zituztela, baina likidazioan 3.950 tona ageri dira. Aztertu dute zenbat dagoen, eta uste dute mila tona erabili zituztela Apotzagako lurrak egonkortzeko. Ordaindutakoaren laurdena ia. 1.563.959 eurokoa da diferentzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.