Sexu jazarpena salatutako langile bat kaleratu dute

LABek Bizkaiko Foru Aldundiari egotzi dio errua, Berriztu enpresa hark azpikontratatutakoa baita

LAB sindiaktuaren protesta, atzo, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2018ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
BILBO. LABek jakinarazi duenez, duela hilabete batzuk Berriztu enpresako langile batek beste langile bat salatu zuen sexu jazarpenagatik. Sindikatuak adierazi duenez, enpresak ez zuen neurririk hartu, eta, horren ondorioz, beharginak gaixo baimena hartu behar izan zuen, egoera horretan lan egiteak «tentsio handia» eragiten ziolako. Langilearen osasuna ziurtatu eta sexu jazarpenaren aurkako protokoloa eskuragarri jarri beharrean, gaixoaldiaren lehen egunean batzorde bat izendatu zuten egoera kudeatzeko.

Sindikatuak salatu du batzorde hori ez zela izan baliagarria, ez baitzuen bere ekintzen berri eman, ezta langilearen esana kontuan hartu ere; nahiz eta hark idatzi bat bidali zien gertatutakoa kontatuz.

Sindikatu abertzaleak azaldu du aste batzuk igaro ostean bi beharginek lan egiten zuten adingabeen zentroan egoera larri bat izan zutela, eta Poliziari deitu ziotela, bi langileen osasuna jokoan zegoelakoan. Gertaera horren ondoren, Berriztu enpresak «zigor gogor bat» jarri zion sexu jazarpenaren salatzaileari, eta lanetik bota zuen .

«Onartezintzat» jo du LABek Bizkaiko Foru Aldundiarentzat lan egiten duen gizarte arloko enpresa batek holako ekintzak babestea. Aldi berean, ohartarazi du gizarte zerbitzuak pribatizatzeak holako salaketak egotea eragiten duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.