Bizirik dago GBC, Tenerifen 60-67 irabazi eta gero

2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Ez du azken hitza esan Delteco Gipuzkoa Basketek, eta azkeneraino borrokatuko da beste urtebetez ACB ligan jarraitzeko. Duela astebete Illunben Breogani astindua eman eta gero, Donostiako taldeak beste garaipen handi bat lortu zuen atzo Tenerifen (Espainia): 60-67. Horri esker, sasoi honetan lehen aldiz bi garaipen lortu ditu jarraian, eta, gaurko emaitzen zain, garaipen bakarrera du salbazioa. Murtziak eta Breoganek galtzea komeni zaio. Gertatzen dena gertatzen dela, bizirik dago GBC. Burjanadze, Rebec, Corbacho, Salvo, Zeisloft, Nevels, Sekulic... Unerik onenean dira guztiak.

Kirolbet Baskoniak, berriz, gaur jokatuko du, Zaragozan (Espainia), 17:00etan. Gasteiztarrek laugarren garaipena lortu nahi dute jarraian ACB ligan. Aukera aproposa dirudi, aurkaria koska bat beherago baitago.

Espainiako Ohorezko Mailan, galdu egin zuten atzo IDK Gipuzkoak eta RPK Araskik. Donostiarrek ez zuten aukerarik izan Perfumerias Avenida ahaltsuaren aurka, eta astindua jaso zuten: 42-69. Gasteiztarrak ere ezinean aritu ziren Valentziaren aurka: 73-63. IDK sailkatuta dago kanporaketak jokatzeko. Araskik, ordea, oraindik ez du hori bermatu. Lointek Gernika Bizkaia gaur ariko da, Girona indartsuaren kantxan (18:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.