Koronabirusa munduan

OMErekin harremanak eten ditu Trumpek

2020ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
WASHINGTON. Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak atzo jakinarazi zuen OME Munduko Osasun Erakundearekin «harremanak etetea» erabaki duela. Hain zuzen, OMEri egotzi zion pandemiaren krisia gaizki kudeatu izana eta Txinaren aldeko jarrera izatea. «Abian jarri beharreko erreforma zehatzak planteatu ditugu, eta erakundeak horiekin konprometitu behar zuen, baina uko egin die», nabarmendu zuen Trumpek. Estatuburuaren arabera, Txinak erankundearen «erabateko kontrola» du.

Hain zuzen, AEBetako presidenteak apirilaren 15ean «izoztu» zion diru ekarpena OMEri, eta atzoko adierazpenaren ondotik, behin betiko bertan behera utzi ditu laguntza horiek.

Aurreikuspenen arabera, herrialdeak urtero 360 eta 450 milioi euroren bueltan ematen zizkion; hots, erakundearen aurrekontu osoaren %15a.

OMEtik erretiratuko dela iragarri ostean, Trumpek esan zuen orain funtsak «osasunari lotutako beharrezko helburuetarako» erabiliko dituztela.

AEBetako presidentearen erabakia kolpe latza izan da OMErentzat. Hala ere, ez du sorpresaz harrapatu, denbora zeramalako horrekin mehatxu egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.