Urkullu: «Kutsu politikoa izan dezake UEFAren erabakiak»

Eurokopa Bilbon ez dela jokatuko «iragarrita zegoen erabaki baten kronika» izan dela dio lehendakariak

2021eko apirilaren 23a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Eurokopa Bilbon izango ez dela-eta, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak gaiaz hitz egin zuen atzo, kazetarien galderei erantzunez: «Kutsu politikoa izan dezake UEFAren erabakiak», adierazi zuen. Europako futbola gobernatzen duen erakundearen erabakiak ezustean ez duela hartu onartu zuen: «Iragarrita zegoen erabaki batek kronika da», lehendakariaren iritziz, eta iragarri zuen Eusko Jaurlaritza aztertzen ari dela kalteordaina eskatzea UEFAri Bilbo Eurokopa gabe uzteagatik: «Kontratu bat dago hemengo erakundeak eta antolatzailea lotzen dituena. Gertatu den guztia «oso arraroa» dela gaineratu zuen, eta ez duela ulertzen erabakia zergatik hartu duen UEFAK, «Espainiako Futbol Federazioaren babesarekin».

Bilbon izan behar zena (lehen fasean Espainiako selekzioak jokatu behar dituen hiru partidak), Sevillan izateko eskaera egin dute Andaluziako Gobernuak eta Espainiako federazioak, eta horretaz ere aritu zen Urkullu: «Ez dakit hiri horrek beteko dituen pandemiari aurre egiteko berme egokiak». Espainiako Kopako finalean gertatu zena ekarri zuen gogora: «Saiatu zen hango gobernua zaleekin jokatzen Athleticen eta Realaren arteko finala, baina Espainiako Gobernuak ez zien utzi». Eurokoparekin utziko ote duen da orain galdera.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak «Bilbori, Bizkaiari eta Euskadiri xantaia» egitea» leporatu zien UEFAri eta Espainiako federazioari:«UEFAK baldintza bat jarri du orain, kontratuetan ez zegoena, eta pandemia dagoen egoeran egin du, zertarako eta zaleak zelaietan egoteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.