Salatu dute eraso matxista «larria» izan dela Bakion

2023ko irailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAKIO. Bakioko Udalak (Bizkaia) protokoloa martxan jarri du, herrian eraso matxista «larri» bat egon delako. Azaldu duenez, emakumeari atzo egin zioten eraso, jaietarako jarritako txosna eremutik kanpora. Udalak «errespetua» eskatu du emakumearentzat.

Halaber, Legorretako Udalak ere (Gipuzkoa) sexu jazarpeneko kasu bat salatu du; adierazi duenez, bada denbora bat gertatzen ari dela. Biktimari babesa erakustearekin batera, gogorarazi du ez dela kasu bakan bat: «Emakumeen aurkako egiturazko indarkeria baten barruan ulertu behar den indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da». Talde feministak deituta, gaur protesta egingo dute 19:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiak ere egin du gaitzespena. Kasua «gogorki salatu eta arbuiatu» du, adierazpen bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.