Euskarazko bost antzezlan emango dituzte Zestoan

Atzerrian lurra garratz. A. RESANO / FOKU.
2021eko ekainaren 27a
00:00
Entzun
ANTZERKIA. Bihar hasiko da Zestoako Antzerki Astea (Gipuzkoa): datorren igandera bitarte, bost antzezlan eta mahai inguru bat antolatu dituzte herrian. Obra guztiak Caravan parkeko pabiloian emango dituzte. Bihar, Lesakako (Nafarroa) Mairu antzerki tailerreko kideek irekiko dute egitaraua, Iluntzean lanarekin. Ekainaren 29an, 30ean eta uztailaren 1ean, Iñigo Dierezek idatzi eta Amancay Gaztañagak zuzendutako Guateke antzezlana aurkeztuko dute Zestoako arte eszenikoen eskolako kideek.

Uztailaren 2an, Emakumeak sorkuntzaren bideak zabaltzen izeneko mahai inguru bat egingo dute; Nerea Arriolak, Olatz Beobidek, Aizpea Goenagak eta Erika Olaizolak hartuko dute parte. Ondoren, Artedrama konpainiaren Atzerrian lurra garratz obra emango dute.

Larunbatean, Xake Produkzioak taldeak Fadoak entzuten zituen gizona antzezlana erakutsiko du. Santiaga antzezlanak itxiko du astea; arte eszenikoen eskolako gazteek egingo dute, Mikel Ibargurenek zuzenduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.