Oier Gomez gogoratu dute bi manifestaziotan

2019ko otsailaren 3a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eguraldi txarrari buru eginda, manifestazioa egin du Sarek Gasteizen, gaixo larri diren presoak «berandu izan baino lehen» aska ditzaten eskatzeko, Oier Gomez gasteiztarra gogoan —joan den astean hil zen, espetxean zegoela diagnostikatu zioten minbizi baten ondorioz—. Manifestazioaren amaieran irakurritako agirian, Sarek «inpunitate eta zigorrerako eremutzat» eta «gune injustu eta krudeltzat» definitu ditu espetxeak, eta gaixotasun larriak dituzten 21 presoak askatzeko eskatu du, «halaxe jasotzen baitu zigor kodeak».

AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak ere manifestazio bat egin du Gasteizen, Oier Gomezen heriotza salatzeko, Preso gaixoak askatu, amnistia osoa lelopean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.