Baskoniak hirugarren partida jokatu beharko du

2022ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Bitci Baskoniak ACB ligako finalerdiak jokatzeko aukera aproposa galdu zuen atzo; aproposa, Valentziari Buesa Arenan irabazita sailkatuko baitzen. Baina 82-89 galdu zuen, eta final-laurdenetako hirugarren partida jokatu beharko du, bihar, Valentzian (Herrialde Katalanak), 19:00etan (Movistar Deportes). Kolpea hartuta ariko da lehia erabakigarrian.

Baskoniak harrika bota baitzuen bikain hasi zuen neurketa: 15-6. Lehia parekatu egin zen gero, baina joera Valentziaren aldekoa zen, eta, minutuek aurrera egin ahala, gailenduz joan zen. Bigarren laurdenean hamar punturen aldea lortu zuen: 33-43. Atsedenalditik bueltan, gerturatu egin ziren etxekoak behin baino gehiagotan, baina hurbildu eta berehala suspertu egiten ziren bisitariak. Azkenean, estutasun handirik gabe nagusitu ziren. Horretan zerikusi handia izan zuen Jasiel Riverok: 26 puntu sartu zituen. Baskonian, Alec Petersek sartu zituen puntu gehien: hemezortzi.

Bestalde, Joy Brown hegaleko estatubatuarrak beste sasoi baterako berritu du IDK Euskotrenekin; bigarrena egingo du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.