Errusiak misilak egiten jarraituko du, baina ez ditu erabiliko, AEBak hasi ezean

2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
MOSKU. Vladimir Putin Errusiako presidenteak atzo adierazi zuen jarraituko dutela misilak egiten, Gerra Hotzaren garaian AEB Ameriketako Estatu Batuekin sinatu zuten akordioak debekatu egiten dituen arren. AEBak itunetik atera ziren abuztuan, eta bertan behera geratu zen. Halere, esan zuen ez dituztela misil horiek erabiliko AEBek lehenago erabiltzen ez badituzte. Agerraldi berean, Putinek azaldu zuen zaila dela Errusiarentzat Bigarren Mundu Gerrako bake akordioa sinatzea Japoniarekin, haiek AEBekin duten lotura dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.