IDK-k eta Gernikak gaur ekingo diete kanporaketei

2022ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Iritsi da sasoiko azken txanpa IDK Euskotrenentzat eta Lointek Gernika Bizkaiarentzat, titulurako kanporaketeiekingo baitiete gaur. Ligako bi talde indartsuenen kontra neurtu beharko dituzte indarrak: gipuzkoarrek, Gironaren aurka (12:00), eta bizkaitarrek, Perfumerias Avenidaren kontra (19:00). Kanporaketak joan-etorriko partidetara jokatuko dira, eta biek etxean jokatuko dute lehen neurketa.

IDK-k inoizko garaipen kopuru handiena eskuratu du liga erregularrean: hamazazpi.Azu Muguruza teknikariaren arabera, Girona da erasoan «talentu gehien» duen ligako taldea.«Baina kanporaketetan ere aurrerapauso bat emateko gogoz gaude».

Gernikaren kasuan. Mario Lopezek argi du helburua bigarren partidara «bizirik» iristea izango dela. «Aukerak izateko defentsan oso sendo egon beharko dugu, eta erasoan gure indarguneak baliatu».

ACB ligan Surne Bilbo Basketek 78-77 irabazi zion Murtziari, eta Bitci Baskoniak Manresa hartuko du gaur (17:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.