Bera Berak ezustekoa eman nahi du Parisen

Adriana Cardoso. IDOIA ZABALETA / FOKU.
2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Bera Berak erronka handia du gaur Parisen: Europako Ligako bigarren kanporaketako joanekoa jokatuko du Paris 92ren aurka (16:00). Joaneko partidan, Donostian, 27na berdindu zuten bi taldeek. Beraz, gipuzkoarrek irabazi edo 27 gol baino gehiago sartuta berdindu beharra daukate sailkatzeko. Lan zaila da hori, Frantziako taldeak etxean jokatuko baitu, eta inon indartsua baldin bada, bere zaleen aurrean baita. Baina itxaropenari eutsi nahi diote donostiarrek. Joanekoan ikusi zen ez dagoela alde handirik. Defentsan sendo eta erasoan eraginkor arituz gero, aukera izango du Bera Berak.

Donostiarrek ondo amaitu nahi dute gaizki hasitako bidaia. Izan ere, berandu iritsi ziren atzo Parisera. Goizean Miarritzen (Lapurdi) hartu behar zuten hegazkina, baina ez zen atera, eta arratsaldera arte egon behar izan zuten zain, eta gauez ailegatu ziren Parisera.

Atzo, berriz, Anaitasunak eta Zuazok jokatu zuten Espainiako maila nagusian. Nafarrek 36-23 irabazi zioten Puente Genili, eta bizkaitarrek 29-27 galdu zuten Gijonen (Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.