Indarkeria matxista

994 andre artatu dituzte Nafarroan bortxa matxistagatik

2021eko ekainaren 23a
00:00
Entzun

IRUÑEA. Indarkeria matxistagatik 1.549 salaketa jarri zituzten iaz Nafarroan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak atzo plazaratutako datuen arabera. Horrek esan nahi du 2019ko datuekin alderatuta salaketa kopurua %15 handitu zela, eta eguneko 4,24 salaketa jarri zituztela batez beste. Institutuko zuzendari Eva Isturentzat, andreen %80k ez dute «beren egoera» salatzen oraindik ere.

 

Jarritako salaketen erdiak baino apur bat gehiago —801, %51— indarkeria fisikoagatik eta psikologikoagatik izan ziren. Salatzaileen erdiek baino gehiagok —%51,39k— 30-49 urte dauzkate, eta 18-29 urtekoek salaketen %27,3 jarri zituzten. Bortxa matxistagatik artatutako andreei dagokienez, Nafarroako Gobernuaren arreta integralerako zerbitzuek 994 emakume eta 54 adingabe artatu zituzten.

Ostailean, 14 urteko alabaordeari sexu abusuak egiteagatik akusatutako gizonezko bat absolbitu zuen Nafarroako Auzitegiak. Baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du epai hori, ebatzita «justifikaziorik gabe» absolbitu zutela. Beste epai bat idatz dezala eskatu dio auzitegiaren bigarren sekzioari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.